Legazpiko Udalak kanpoko desfibriladore automatiko (KDA) eramangarri bat erosi du Udaltzaingoaren ibilgailuan eramateko. Ekipamendu berri horri esker, lehen sorospenetan trebatutako udaltzainek, bihotz-arnasetako geldialdietan azkar esku hartu ahal izango dute geldialdiren bat gertatuz gero, eta, horrela, afekzioaren ondoriozko kalteak murrizten saiatuko dira eta larrialdi-kasuetan laguntza eraginkorra eskainiko dute osasun-baliabideak iritsi bitartean.
Kanpoko desfibriladore automatikoari esker, medikuak ez diren langileek erraz eta modu seguruan aplika dezakete desfibrilazioa. Bihotz-arnasetako bizkortzea berehala egin beharrekoa da, izan ere, desfibrilazio goiztiarra biziraupen-katearen lehen 5 minutuen barruan egitea da erantzun egokiena osasun-arazo larri horretarako.
Erositako desfibriladore horrekin, Udalak kalitatezko materiala eman nahi dio Udaltzaingoari, herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko.