pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

San Ignazioko ur parkearen lanak hasi dira
17
Api
2024

San Ignazioko ur parkearen lanak hasi dira

Hamar asteko epean amaitzea aurreikusten da

 

Atzo, apirilaren 16an, San Ignazio auzoan sakonerarik gabeko ur-parkea egokitzeko lanak hasi ziren. Lan horiek hamar asteko epean amaitzea aurreikusten da eta 269.830 euroko kostua izango dute. Arrizabal Elkarteari esleitu zaio obra kontratua.

Herritarrek hainbatetan eskatu duten jarduketa da eta San Ignazioko plazan kokatzea parte-hartze prozesu batean erabaki zen. Horrez gain, proiektua idatzi ondoren, alkatea zein udal teknikariak inguruko eraikinetako bizilagunekin bildu ziren ur parkearen nondik norakoak azaltzeko.

 

Ur parkearen diseinua irisgarria da eta adin ezberdinetako erabiltzaileentzat prestatutako 15 jolas elementu ditu 185 metro karratuko eremuan.

Horrez gain, aipatzekoa da parkeko ura berrerabiltzeko sistema bat jarriko dela, beharrezko instalazio eta filtroekin, ingurunearen iraunkortasuna eta erabiltzaileen segurtasuna bermatuko dituena.

 

 

 

Albiste guztiak