pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Apirilaren 15etik aurrera, MUGI txartela kudeatzen lagunduko du KZguneak
13
Api
2024

Apirilaren 15etik aurrera, MUGI txartela kudeatzen lagunduko du KZguneak

Aurretik hitzordua eskatu behar da

 

Datorren astelehenean, apirilak 15, legazpiarrek MUGI txartela kudeatzeko laguntza jasotzen hasiko dira KZgunean. Hala, www.mugi.eus webgunean, MUGI txartelaren inguruko gestioak egin daitezke eta horretan lagunduko du KZguneak. Horretarako, hitzordua eskatu behar da Legazpiko KZgunean, 943 023663 telefonora deituz edo web-orriaren bidez:

https://www.kzgunea.eus/eu/aldez-aurreko-hitzordua

 

KZgunera kudeaketa hori egitera joaten diren legazpiarrek bertako langilearen laguntza jasoko dute. Langileak txartela kudeatzeko prestakuntza-saio tutoriala eskainiko die.

Gogoan izan Legazpiko KZgunea Kultur Etxeko 1. solairuan dagoela, baina urtean zehar ordutegi aldakorra du. Hauxe da ordutegia:

·         9:00etatik 13:00etara, urtarrilean, martxoan, maiatzean, uztailean, urrian eta abenduan

·         16:00etatik 20:00etara, otsailean, apirilean, ekainean, irailean eta azaroan

·         Abuztuan itxita egoten da

 

Hartutako hitzordura honako dokumentu hauek eraman behar dira:

·         NAN edo AIZ

·         Eskatzailearen argazkia

·         Kreditu-txartela, MUGI txartelean alta emateko edo berritzeko ordaindu beharreko 5 euroak ordaintzeko.

 

Gainera, posta elektronikoa eta telefono mugikorra eduki behar dira.

Gazteentzako, adinekoentzako, desgaitasuna dutenentzako edo familia ugarientzako edo familia berezientzako hobari espezifikoa duen MUGI txartel pertsonalizatuaeskatuz gero, ez da beharrezkoa baldintza horiek egiaztatzen dituzten dokumentuak hitzordura eramatea, MUGIk berak egiten baititu dagozkion egiaztapenak.

Aldiz, MUGI txartel sozial bat eskatuz gero, gizarte-larrialdietarako laguntzen titularra edo onuraduna dela adierazten duen ziurtagiria eraman behar da hitzordura, edo, bestela, Lanbidek emandako ziurtagiria, Diru-sarrerak bermatzeko errentaren edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren onuraduna bada. Kolektibo horiek hobari bereziak izan ditzakete MUGI txartelean, % 25etik % 108ra bitartekoak, kasuaren arabera.

Udalak, Euskadiko KZguneak eta Gipuzkoako Garraio Agintaritzak elkarrekin egindako lanaren ondorioz, Legazpiko KZgunea Mugi txartela izapidetzen laguntzen duen Gipuzkoako lehena izango da. Hori guztia dela eta, Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie alde guztiei proiektu hau aurrera eramateko erakutsi duten jarreragatik eta egindako lanagatik.

MUGI txartela kargatzeari dagokionez, webgunearen bidez kargatzeaz gain, Legazpiko honako lekuetan ere karga daitekeela ekarri nahi dugu gogora: Apatxo liburu-dendan, tren-geltokian, eta Kutxabankek Kale Nagusian eta Laubiden dituen bi kutxazainetan, banketxe horren bezero izan beharrik gabeeta banku-komisiorik kobratu gabe.

Albiste guztiak