pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kultur Albisteak “Don Pasquale” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan
04
Api
2024

Kultur Albisteak “Don Pasquale” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Apirilaren 10 eta 17an, asteazkenak, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian. Bi zatitan eskainiko da. Denboraldiko azken emanaldia izango da.

 

Gaetano Donizettiren Don Pasquale operaren emanaldiarekin emango zaio amaiera aurtengo denboraldiari.

Lana bi zatitan eskainiko da apirilaren 10 eta 17an, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian, gaztelerazko azpidatziekin.

 

Gaetano Donizettiren (1779-1848) obra hau Italiako opera bufo handienetakoa eta azkenetakoa da, genero hori aspaldian desagertuta bazegoen arren. Libretoa konposatzaileak berak idatzi zuen Michele Accursirekin batera, Giovanni Rufiniren ezizena.

Angelo Anelli idazleak Stefano Pavesi konposatzaile italiarrarentzako idatzi zuen “Ser Marco Antonio” izeneko operaren libretoan oinarrituta dago. Arrakasta handia lortu zuen lehen aldiz eman zenean, 1843ko urtarrilaren 3an, Pariseko Italiarren Antzokian.

Espainian Madrilgo de la Cruz Antzokian eman zen lehen aldiz 1845eko urtarrilaren 4an.

 

PERTSONAIAK:

 

Norina (Eva Mei)

Alargun gaztea

Sopranoa

Don Pasquale (Alessandro Corbelli)

Mutilzar aberatsa

Bajoa

Ernesto (Antonino Siragusa)

Don Pasqualeren iloba

Tenorea

Dr. Malatesta (Roberto de Candia)

Don Pasqualeren laguna

Baritonoa

Notario (Giorgio Gatti)

Notarioa

Bajoa

 

Orchestra & Chorus of the Teatro Lirico, Cagliari

Zuz.: Gerard Korsten

Cagliariko Teatro Lirikoan grabatua 2002ko otsailan

 

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.

 

 

Albiste guztiak