pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Altzariak, etxetresna elektrikoak eta bestelako traste erabilezinak ateratzeko 2.hiruhileko egutegia
04
Api
2024

Altzariak, etxetresna elektrikoak eta bestelako traste erabilezinak ateratzeko 2.hiruhileko egutegia

Sasietako Mankomunitateak jakinarazi du altzariak, etxetresna elektrikoak eta bestelako traste erabilezinak nola atera behar diren

 

Sasietako Mankomunitateak jakinarazi du altzariak, etxetresna elektrikoak eta bestelako traste erabilezinak 2024ko bigarren hiruhilekoan bilduko direla, egun hauetan:

- Apirilean: 4, 11, 18 eta 25ean

- Maiatzean: 2, 9, 16, 23 eta 30ean

- Ekainean: 6, 13, 20 eta 27an

 

Gogoan izan behar da horrelako hondakinak ostegun gauetan baino ez direla biltzen, 21:00etatik aurrera, eta edukiontzien ondoan edo beira-edukiontziaren ondoan utzi behar direla.

 

DEBEKATUTA dago obra-hondakinak, obra-hondarrak (bainuontzi, komunontzi, baldosak, leihoak), pneumatikoak, paletak, adarrak… ateratzea.

 

Horrelako hondakinak ostegun gauetan bota ezin dituen edonork Urretxuko Garbigunera eraman ditzake, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:30era eta 15:30etik 18:30era edo larunbatetan 9:00etatik 13:00etara. Garbigunea igande eta jaiegunetan itxita dago.

Ikusi 2.hiruholabeteko egutegia

Albiste guztiak