Txalo Produkzioaken eskutik datorkigu apirileko antzerki emanaldia ere.
Emakumeen sexualitateak alderdi asko ditu, aldeak eta ertzak; poliedrikoa da eta Eve Enslerrek ausardiaz heltzen die guztiei, bat ere baztertu gabe eta klixe, topiko eta estereotipoetatik ihesi.
Egileak hainbat gizarte-klase, adin, arraza eta erlijiotako emakumeei egindako elkarrizketa batzuetan oinarritzen da testu honen jatorria.
Material honekin Eve-k benetako testigantzen mosaiko bat eraikitzen du. Batzuk bitxiak dira, beste batzuk lotsagabeak, garratzak beste batzuk. Hala ere, gehienetan umorea nagusitzen da.
“Baginaren bakarrizketak” gehien antzeztu den testu
garaikideetako bat da, eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamika
sortu, eta lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen
sexualitatea.
Umorea, samurtasuna eta tarteka, izua adieraziz, hiru aktoreek ematen diete ahotsa sare honetako emakume protagonistei,
eta beraiek bezala, barrearen ondoan, poesia eta probokazioa
jartzen dute.
FITXA ARTISTIKOA:
Egilea |
EVE ENSLER
|
Itzulpena |
INMA INFIESTA
|
Zuzendaria |
B.EGOÑA BILBAO LEJARZEGI
|
Zuzendari laguntzailea |
M.ARTIN AGIRRE
|
Aktoreak
|
AINHOA ETXEBARRIA
|
ITZIAR URRETABIZKAIA
|
|
INTZA ALKAIN
|
Sarrerak on-line eros daitezke dagoeneako
Sarrerarik geratzen bada, apirilaren 13an, aretoko leihatilan jarriko dira 18:30etan.
Sarreren prezioa: 10€takoa izango da.