Inkesta honen helburu nagusia, KALEAK GARBITZEKO udal-zerbitzuari dagokionez herritarrek duten gogobetetze-maila ezagutzea da. Gainera, herritarrek hautemandako arazoak identifikatu nahi dira, hurrengo kontratua arautuko duten baldintza teknikoen agirien diseinuan landu ahal izateko. Izan ere agiri berriak egin behar dira, egun garbiketa-zerbitzua eskaintzen duen SEULA enpresarekin dugun kontratua 2024ko urriaren 11n iraungitzen delako.
Zure iritzia garrantzitsua da guretzat. Eskerrik asko zure laguntzagatik!