Nerabeentzako Zerbitzuko hezitzaileek nerabeekin eztabaidatu dute Aste Santuan zer nolako ekintzak egin nahi dituzten. Horren ondorioz, martxoaren 27an ohiko dinamika eskainiko da; apirilaren 3an, asteazkena, Donostiako Escape Roomera joango dira (9.45etik 18.45era); eta apirilaren 5ean eta 6an, Gazte-txokoko paretak margotuko dituzte gazte talde batekin. Aste santuko egun gorrietan, hau da, martxoaren 28tik apirilaren 1era, ez da zerbitzurik eskainiko.
Donostiako irteeran parte hartu nahi dutenek Gazte-txokoan eman dezakete izena martxoaren 20an eta 21ean, 17:00etatik 19:30era. Horretarako, gurasoen baimena eta 15 euro eraman beharko dute.