pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agurtzane Gabiria legazpiarra saritua izan da Landaola sarietan
15
Mar
2024

Agurtzane Gabiria legazpiarra saritua izan da Landaola sarietan

Gipuzkoako landa eremuari egindako ekarpena gorapaitu da

 

LANDAOLA Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioa da.

Gipuzkoako eskualdeen landa garapenaren alde lan egiten duten 6 landa garapen elkarteek osatzen dute: Behemendi (Donostialdea – Bidasoa), Deba Garaia (Debagoiena), Debemen (Debabarrena), Goimen (Goierri), Tolomendi (Tolosaldea) eta Urkome (Urola Kosta).

 

Duela egun batzuk Landaola federazioak, VII. Landaola Saria jasotzeko hautagaiak publikatu zituen. Lau sari ezberdin ematen dira eta horien artean, Erakunde pribatuen atalean, Goimenek proposatutako Makatza baserriko Agurtzane Gabiria zegoen izendatuta.

 

Beraien arrazoiak hauek izan ziren, “Familia ondareari segida eman nahian, Agurtzane Gabiriak eta Aitor Mantxola bikoteak gurasoek urteetan baserrian egindako lanari jarraipena eman diote Legazpiko Makatza baserrian. Duela zazpi urte, Mantxolak industrian zuen lana uztea erabaki zuen baserriaren aldeko apustua egiteko. 2023an, Gabiriak bere urratsak jarraitu zituen: lana utzi, Gomiztegiko Artzain Eskolan graduatu eta baserrira itzuli zen. Jasangarritasun-printzipioak gidatuta eta zuzeneko salmentan eta kalitatezko produktuen ekoizpenean oinarrituta, familiako nekazaritza praktikatzen dute. Euren Idiazabal jatorri izendapena duen artzain gazta, ogia, magdalenak edota Errezil sagarraren gozoa dira horren isla”

 

Eskualdeko proiektu ezberdinak kontuan hartuta bera izan da saritua eta Edurne Matias Legazpiko zinegotzi eta LANDAOLAko udal ordezkariaren eskutik jaso zuen saria.

 

Zorionak Agurtzane!

Albiste guztiak