Ballet emanaldia izango dugu martxoan, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan,
eta “Giselle” eskainiko dugu.
Erromantizismoko dantza-antzerkiaren maisulana. Musika: Adolphe Adam; koreografia: Jean Coralli eta Jules Perrot eta libretoa: Jules Henry Vernoy eta Theóphile Gautier. Pariseko Operan eskaini zen lehen aldiz 1841ean eta dantza klasikoaren obra garbia eta oinarrizkoa da, bai eredu erromantikoak tratatzeko moduari bai XIX. mendeko antzerki-teknika finduena erabiltzeari dagokienez.
Musika: Adolphe Adam
Koreografia: Marius Petipa
PERTSONAIAK
Giselle |
Anna Tsygankova |
Count Albrecht |
Jozef Varga |
Myrtha |
Igone de Jongh |
Hilarion |
Jan Zerer |
Pas de quatre |
Michele Jimenez, Maia Makhateli, Mathieu Gremillet, Arthur Shesterikov |
Zulme |
Anu Viheriänta |
Moyna |
Emanouela Merdjanova |
Bathilde |
Natasja Lucassen |
Berthe |
Jeanette Vondersaar |
Duke |
Francis Sinceretti |
Wilfried |
Dario Mealli |
Dutch National Ballet Version (Amsterdam)
Zuz.: Ted Brandsen
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.