pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Domingo Agirreko ikasleek udaletxea bisitatu dute Emakumearen Nazioarteko Egunean
08
Mar
2024

Domingo Agirreko ikasleek udaletxea bisitatu dute Emakumearen Nazioarteko Egunean

"Berdintasuna" nola landu duten azaldu digute eta pankarta bat jarri dute udaletxeko balkoian

 

Domingo Agirre ikastetxeko Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleak Legazpiko udaletxera hurbildu dira gaur goizean, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta. Eric Gálvez Alkateak, berdintasun zinegotzia Josu Santurde eta hezkuntza zinegotzia Edurne Matiasek harrera egin diete.
Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, ikasleek azken asteetan Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta ikastetxean landutakoa partekatu dute; Chimamada Ngozi Adicheren "Guztiok izan beharko genuke feminista" izan da horietako bat. Ondoren, Kilimaken "Aske maite" dantzatu dute eta, azkenik, udaletxearen atzeko balkoian "Pausoz pauso, emakumeak aurrera!" leloa duen pankarta kokatu dute, asteburu osoan zehar ikusgai egongo dena.

 

Ikusi dantzatutako Kilimaken “Aske Maite” 

 

Albiste guztiak