pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Otsaileko datu meteorologikoak Legazpin
06
Mar
2024

Otsaileko datu meteorologikoak Legazpin

Batez besteko tenperatura 8,91°C-koa izan da

 

Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu datuak eta horiek Estatuko Meteorologia Agentziara (AEMET) bidaltzen dira.

 

Datu horien arabera, otsailean 244,60 litro euri egin du, hau da, 1946tik hona, otsaileko batez bestekoa (149 litro) baino askoz gehiago.

 

Otsailaren 26a izan zen hileko egun euritsuena, 88,4 litro jaso baitziren. Bitxikeria gisa adierazi behar da, datu meteorologikoak jasotzen direnetik, egun euritsuena 2016ko otsailaren 27a izan zela; egun hartan 130 litro jaso ziren.

 

Urtean metatutakoa 363,70 litrokoa da; 2023an, data horietan, 305,20 litro jaso ziren.

 

Hala, otsailean 16 egunez egin du euria, eta 15 egunez ihintza izan dugu. Gehieneko tenperatura otsailaren 15ean izan genuen, 20°C-rekin. Aldiz, tenperatura minimoa otsailaren 22koa izan zen, 1,5°C-rekin. Otsaileko batez besteko tenperatura 8,91°C-koa izan da, eta nabarmen gainditu du urtarrileko batez bestekoa; izan ere, urtarrileko batez bestekoa 6,99°C-koa izan da, 2020tik batez besteko hori 8,47°C-koa bada ere.

 

Datu orokorrak

Urtarrilean, Goenagako estazio meteorologikoak (AEMET) bildutako datuak aztertu ziren, eta txosten bat argitaratu zen udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzarekin, Goenagako estazio meteorologikoan 1946az geroztik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean ere, Eustatek gure udalerriari buruz dituen hainbat datu kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta,… etab.

Albiste guztiak