pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Eguraldi txarrari aurre eginez, zuhaitz berriak landatu dira arraseta mendian
05
Mar
2024

Eguraldi txarrari aurre eginez, zuhaitz berriak landatu dira arraseta mendian

30 pertsona inguruk parte-hartu dute aurtengo Zuhaitz egunean

 

Euriari aurre eginez, eta batzuetan baita elurrari ere, Zuhaitz eguna ospatu zen igande goizean, Arraseta mendian. Eguraldi txarrak ez zituen legazpiarrak kikildu, eta 30 pertsona inguruk eutsi zioten udalak jarritako hitzorduari.

Zuhaitz egunean parte hartu zuten herritarrak udaletxe aurrean 09:30ean elkartu ziren, eta oinez igo ziren Arrasetara, Mantxolatik igarota.  Lana amaitutakoan, hamaiketakoa jan zuten udalak jarritako karpen azpian. 

 

Udalaren aldetik eskerrak eman nahi dizkiegu zuhaitz egunean parte hartu zuten pertsona guztiei, bolondres lanak egin zituzten legazpiarrei eta dena antolatu duten udaleko langileei ere, bihotzez eskerrik asko!

Gainera, Joseba Garmendia biologoaren azalpenak jaso genituen, eta nola ez, berari ere eskerrak.

Ikusi bertaratutakoek ateratako argazkiak

Albiste guztiak