BSTK Basotik Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren % 100eko partaidetza duen fundazio publikoa da, eta bere helburua Gipuzkoako basoak uztea saihestea da, baso-jabeei zaintza jasangarriko zerbitzu bat eskainiz herri ikuspegi batetik, alderdi ekonomikoez haratago, ingurumen eta iraunkortasun irizpideak kontuan hartuko dituena. Lurraldeko baso-jabeei aukera ematen die, haien baso-eremuen titularitatea mantenduz, basoen zaintza eta kudeaketa fundazioaren esku uzteko, ordain ekonomiko baten truke.
BSTK Basotik Fundazioaren informazioa eta xehetasunak azaltzeko, Fundazioak, informazio-topaketa bat egingo du martxoaren 7an 19:00etan Agirre Etxeberriko areto nagusian. Eskualdeko baso-jabeei zuzendutako ordubeteko jardunaldia izango da, eta Fundazioko arduradun eta teknikariek proiektuaren inguruko argibide guztiak azalduko dituzte. Interesdunek informazioa bertatik bertara eskuratu eta edozein zalantza argitzeko aukera izango dute. Sarrera doakoa da eta hizketaldira bertaratzeko ez da izena eman beharko.
Bilera informatibo gehiago ospatuko dira Gipuzkoako udalerrietan