pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ostiralean landatuko da Porrotx eta Marimotots pailazoek oparitutako pagoa
28
Ots
2024

Ostiralean landatuko da Porrotx eta Marimotots pailazoek oparitutako pagoa

Herriko ikasleek Santa Cruz egoitzako lorategia aukeratu dute horretarako

 

Datorren ostiralean, martxoaren 1ean, 10:15ean, udaleko eta herriko ikastetxeetako ordezkariek, Porrotx eta Marimotots pailazoek oparitutako pagoa landatuko dute Santa Cruz egoitzako lorategian.

 

Azaroaren 28an pailazoek Latxartegi aretoan eskaini zuten “Ez gara jaitsiko!” ikuskizunarekin bat eginez, Udalak dei bat egin nahi izan die haurrei, natura eta pertsonen zaintzatik “ez jaisteko”.

Horrela, 2021ean egin genuen bezala, oraingoan ere, ikuskizunean parte hartu zuten HH-3. mailatik LH-4.mailara bitarteko 455 ikasleei iritzia eskatu zaie.

Pagoa landatzeko 4 gune zeuden: Mirandaola parkea, Juanastegi 2 helbida duen etxearen atzeko zelaia, Santa Cruz egoitzako lorategia eta Juanastegi 20 helbidearen inguruko belardia. Ikasleek lau aukera horietatik bat aukeratu behar izan dute.

 

Aukeraketan 400 ikaslek hartu dute parteeta hona hemen emaitzak:

  1. Mirandaola parkea, 136 boto.
  2. Juanastegi 2 etxearen atzeko zelaia, 40 boto.
  3. Santa Cruz egoitzako lorategia, 145 boto
  4. Juanastegi 20aren inguruko belardia, 79 boto.

Beraz, pagoa Santa Cruz egoitzako lorategian landatuko da.

Iritzia eman duten neska-mutilen artean, udalak zozketa egin du eta irabazle suertatu diren 4 ikasleak honakoak izan dira: HH3ko Ekain Benitez eta LH3ko Lola Conforti, Urko Rebollar eta Alias Adriel Gonzalez.

Hori dela eta, ostiralean aipatutako ikasleek Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen “Ez gara jaitsiko” ipuina eta diskoa jasoko dute eta pagoa landatuko dute, Domingo Agirre eskola, Haztegi ikastolako, Santa Cruz egoitzako eta Legazpiko udaleko ordezkariekin batera.

 

Gaurtik aurrera, legazpiarrok Santa Cruz egoitzako lorategian leku bat dugu. Batetik, pagoa ikusteko eta haurrei natura eta pertsonen zaintzatik “ez jaisteko” gogorarazteko; eta bestetik, 2021ean landatu zen intxaurrondoa ikusteko eta joan zaizkigun lagun txiki eta handiak oroitzeko, eta haiekin izandako bizipenak irribarre batekin gogoratzeko.

 

Albiste guztiak