pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udalak Plan Orokorra auzoekin lantzeko saio bereziak antolatu ditu
28
Ots
2024

Udalak Plan Orokorra auzoekin lantzeko saio bereziak antolatu ditu

hurrengo asteazkenean, martxoaren 6an. Ordutegia: Zaldu, 12.00tan- Brinkola, 13.00tan-Telleriarte, 14.00tan

 

Otsailean zehar Legazpiko Herria Antolatzeko Plan Orokorraren Aurrerapena ezagutarazi eta lantzeko hainbat saio egin dira herritarrekin. Parte-hartze prozesua aberasgarria izan da izan diren eztabaida eraikitzaileengatik eta jendeak erakutsitako interesagatik. Saio horietan herritarren kezka gehienak auzo hauetakoak direla detektatu da: Zaldu, Telleriarte eta Brinkola.

Plan Orokorraren Aurrerapena zirriborro baten antzekoa da, eztabaidarako oinarri gisa mahairatzen dena ondorengo pausuen oinarriak finkatzeko. Proposamen hori findu eta legazpiarren beharretara egokitzeko, Udalak uste du oso garrantzitsua dela aipatutako hiru auzoetako herritarrek hurrengo saioetan parte-hartzea, zeinetan berariaz auzo bakoitzeko arazo eta beharrak landuko diren.

 

Saio guztiak Udaletxean izango dira, hurrengo asteazkenean, martxoaren 6an. Ordutegia:

  • Zaldu, 12.00tan.
  • Brinkola, 13.00tan.
  • Telleriarte, 14.00tan.

Bertaratzea baieztatzea eskertuko da:

  • Telefono bidez: 943737165
  • Mezu elektroniko bidez: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Gogoratu, hainbatetan aipatu den bezala, martxoaren 29ra arte herritar orok izango duela Plan Orokorraren Aurrerapenaren inguruaniradokizun eta ekarpenak egiteko aukera.

Iradokizun horiek idatziz udal-erregistro bidez aurkeztu beharko dira eta udalaren erantzuna jasoko dute.

Planari buruzko informazio gehiago 

Albiste guztiak