Martxoaren 8a gainean dugun honetan, Kultura Zerbitzuak GORA EUSKAL HERRIENTSAK! emakume aitzindariak kulturaren transmisioan, ARGITALPEN KOOPERATIBOAren aurkezpena antolatu du Kultur Etxeko Areto Nagusian, martxoaren 5ean, 18:00etan.
Asisko Urmeneta izango dugu, bere azken komiki liburua aurkezten eta hitzez eta marrazkiz lanean jorratu dituena azaltzen.
2023.ean urteurren bikoitza bete zen: 125 urte
Kapitolina Buztintze Larrondo uxuetarraren “Konpendio”tik,
baita Jule Fernandez Zabaleta iruindar maistraren jaiotzatik ere.
Bistan da kulturaren transmisioan emakume
aitzindarien zerrenda zabalagoa dela, eta komiki-
album hau omenaldia ere bada kolektibo haiei;
Emakume Abertzale Batza, Begiraleak eta Euskal
Eskolak gauzatu zituzten maistra kontzienteei,
errientsa herrizale haiei.
Hala nola Kapitolina Buztintze Larrondo -Uxue,
1867-, Malena Jauregiberri Erbin -Aloze, 1884-,
Jule Fernandez Zabaleta -Iruñea, 1898-, Katalina
Alastuei Garaikoetxea -Iruñea, 1899-, Elbira Zipitria
Irastortza -Donostia, 1906-…
Eta guztia Asiskoren marrazkiz lagundurik.
Asisko Urmeneta (Iruñea 1965) ezaguna da besteak beste honako lanen egilea delako: Gartxot, Eusklabo Alaiak, 1620, Nafarroa Beheragaina, y AztiHitza (Euskadi de Literatura Saria Ilustrazioaren atalean)