Legazpi Zine-Klub elkarteak, Justine Triet-en “Anatomía de una caída” pelikula eskainiko digu martxoaren 1eko saioan. Jaialdi garrantzitsuetan Hainbat sari irabazteaz gain, Oskar sarietarako 5 izendapen ere izan ditu.
Sinopsia:
Sandra, idazle alemaniarra, Samuel senarrarekin eta Daniel seme itsuarekin bizi da Frantziako Alpeetako txalet batean. Samuel egoera misteriotsuan hiltzen denean, ikerketak ezin du argitu suizidioa edo homizidioa den. Sandra atxilotu eta epaitu egiten dute hilketagatik, eta prozesuak bere harreman iskanbilatsua eta nortasun anbiguoa jartzen ditu jomugan.
Fitxa Teknikoa:
- Zuzendaritza: Justine Triet.
- Gidoia: Arthur Harari, Justine Triet
- Aktoreak: Sandra Hüller, Samuel Theis, Milo Machado Graner, Swann Arlaud,…
- Argazkia: Simon Beaufils
- Generoa: Thriller/ Drama
- Iraupena: 150 minutu
- Urtea: 2023