Inguruko artisau, zein saltzailek bere produktuak erakusten dituzte Legazpiko ganadu ferian (maiatzak 2). Zeramika, bitxigintza eta baserriko produktuak, denetarik dago ikusteko, dastatzeko eta erosteko.
Azokan postu bat jarri ahal izateko, aurretik izena eman behar da. Izena emateko azken eguna: 2024ko martxoaren 15a.
Eskaera guztiak jaso ondoren, eta jasotzen diren eskaeren kopuruaren eta produktu motaren arabera, proposamenak aztertuko dira, azokarekin lotutako produktuen barietatea bermatzeko.
Martxoaren amaierarako jasoko duzue zuen eskaeraren erantzuna.