pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Zine-klub saioa latxartegi aretoan: “SICA”
20
Ots
2024

Zine-klub saioa latxartegi aretoan: “SICA”

Otsailak 23, ostirala, 19:00etan

 

 

Legazpi Zine-Klub elkarteak, Carla Subiranaren “Sica” pelikula eskainiko digu otsailaren 23ko saioan. 2023ko Malagako zine jaialdian sail ofizialeko saria eskuratu zuen.

 

Sinopsia:

Sica (14 urte) obsesionatuta dago itsasoak bere aitaren gorpua itzultzearekin, Costa da Morten (Galizia) hondoratu ondoren.

Labarrak zeharkatzen dituen bitartean, Suso (15 urte) ezagutuko du, 'Kazatormentas', bera bezalako mutil arraroa, Ofelia, ekaitz guztien ama, noiz iritsiko zain dagoena.

Sicak istripuaren nondik norakoak ikertu eta aurkikuntza-bidaia mingarri batean murgilduko da. Bere begien aurrean, bera hazi den marinel herria, bere ozeanoaren basakeriak eta Naturaren desoreka gero eta handiagoak markatuta, ez da inoiz bera izango.

 

Fitxa Teknikoa:

Zuzendaritza: Carla Subirana.

Gidoia: Carla Subirana.

Aktoreak: Thais García, Nuria Prims, Marco Antonio Florido, Maria Vaillaverde,…

Musika: Xavier Font

Argazkia: Mauro Herce

Generoa: Drama/Nerabezaroa

Iraupena: 91 minutu

Urtea: 2023

 

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko 

Albiste guztiak