pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Udalak argiztapena eta segurtasuna hobetuko ditu Euskal Herrian plazan- Plazaola aldean
17
Ots
2024

Legazpiko Udalak argiztapena eta segurtasuna hobetuko ditu Euskal Herrian plazan- Plazaola aldean

Argiztapen publikoa hobetzeko proiektua martxan jarriko da aste honetan 

 

Proiektua inguru horretan dagoen argiztapen eskasari erantzuteko sortu da, eta bereziki nabarmena da Azokaren eta Urbeltz frontoiaren arteko izkinan. Arazo horri aurre egiteko, energia-eraginkortasuneko eta segurtasuneko estandar altuenak betetzen dituzten argiztapen-sistema modernoak instalatuko dira.

Proposatutako neurrien artean, Ikurrinaren egungo kokapenean 12 metroko altuera izango duen zutabe bat jartzea dago. Bertan, LED teknologiako 10 proiektagailu egongo dira. Gainera, dauden argi perimetralen ordez errendimendu handiko beste batzuk jarriko dira, eta argi klasikoak modernizatuko dira udaletxeko izkinetan.

 

Ekimen honen helburua ez da argiztapena hobetzea bakarrik, baita inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzea ere. Horretarako, lorategi-eremu bat sortuko da, hiri-ingurunea nabarmenduko duena.

Obra horretarako aurrekontua 15.346,37 €-koa da hornidurarako eta 9.674,83 €-koa exekuziorako, Legazpiko Udalak finantzatuta. Obra egingo duen enpresa CONSTRUCCIONES MB ANTIO S.L.L. izango da, eta ALMACENES ELECTRICOS VASCONGADOS, berriz, beharrezko materialen horniketaz arduratuko da.

Inbertsio horrekin, Legazpiko Udalak herritarren ongizatearekin eta segurtasunarekin duen konpromisoa berresten du, udalerriko bizi-kalitatea hobetuko duten azpiegitura moderno eta iraunkorren aldeko apustua eginez.

 

            

Albiste guztiak