Udal-aurrekontuetan, guztira, 2.357.930 euro aurreikusi dira 2024an Gizarte Zerbitzuak, Berdintasuna eta Lankidetza arlorako. Legazpiko Udalak orain arte izan duen aurrekontu handiena da, eta horrek, batez beste, 278,7 euroko inbertsio soziala ematen du biztanleko.
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
2024 |
199,5 |
199,9 |
201,7 |
221,6 |
239,4 |
233,6 |
237,7 |
277,7 |
273,6 |
278,7 |
Ratio horrek bilakaera positibo oso nabarmena izan du 2015. urtetik gaur egunera. Urte hartan 199,5 euro inbertitu ziren biztanleko, eta, beraz, % 40,7ko hazkundea eman da 9 urtetan. Gaur egun, Legazpi gure inguruan biztanle gehien dituzten beste udalerri batzuen pareko mailan dago.
2024rako berritasun gisa, Familian esku hartzeko programan eman den % 67,5eko igoera nabarmendu nahi dugu, familiei psikologiaren eta prebentzioaren arloan laguntza handiagoa emateko; gainera, gizarte-eragileak trebatu egingo dira sentsibilitatea areagotzeko eta gazteei gertatzen zaizkien egoera zailak hauteman ahal izateko. Bestalde, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak % 7 baino gehiago handitu dira, pertsonen eta familien gizarte-bazterkeria edo zaurgarritasun energetikoko egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko.
Gobernu-taldearen ibilbide-orria argia da: pertsonak udal-politikaren erdigunean jartzea, gaur egun dituzten benetako beharrei erantzutea eta etorkizunera begira lan egitea. Ildo horretan, Gizarte Zerbitzuen arloa bi proiektu garrantzitsutan murgilduta dagoela nabarmendu behar da.
Horietako lehena orain dela bi hilabete gizarteko hainbat sektoretako etxebizitza- eta zaintza-premiak identifikatzeko abian jarri zen herritarrak parte-hartzeko prozesu bat da. Prozesu horrek, besteak beste, Ezkurrenean (Bellotako pentsio zaharra) eman beharreko zerbitzuak definitzen lagunduko du.
Bigarren proiektua Gizarte-zentroaren prestazioak hobetzea helburu duen azterlan bat egitea da.