pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

San Inazioko txakurren aisialdi eremua gaur irekiko da
15
Ots
2024

San Inazioko txakurren aisialdi eremua gaur irekiko da

Egokitze lanak amaitu ondoren, San Inazioko txakur parke eraberritua gaur arratsaldean irekiko da

 

Jarduketa hori 2023ko aurrekontuetan jasota zetorren eta Eraiki Dezagun Legazpi prozesuaren baitan herritarrek hainbatetan azaleratu dute ekipatutako txakurren aisialdi eremu baten beharra.

Horiek horrela, eta existitzen zen San Inazioko txakur parkea oinarri hartuta, animali horiendako aisialdi eremua egokitu da.

Besteak beste,  inguruko eraikinetatik bereizteko itxidura bat eraiki eta aske jolasteko elementuak jarri dira.

 

Guztion arteko bizikidetza bermatzeko, erabiltzaileek arau hauek errespetatu beharko dituzte, eremuan jarritako kartelean jasotzen den bezala:

 

  • Erroldatuta dauden, mikrotxipa duten, eta higiene eta osasun arloko araudia betetzen duten animaliak sartu ahal izango dira soilik.
  • Gune barruan txakurra lotuta sartu, pixkanaka ohitu dadin.
  • Debekatuta dago arreske dauden txakur emeak eta puntadun lepokoa duten animaliak sartzea.
  • Txakur bat oldarkor ageri bada gunea utzi beharko du berehala.
  • Erabat debekatuta dago animaliei jaten ematea gune honetan.
  • Txakurreketa hauen laguntzaileek soilik erabiliko dute barruti hau.
  • Animaliek une oro bere jabeek lagunduta eta behatuta egon behar dira.
  • Nahitaezkoa da txakurren kaka jaso eta horretarako dauden ontzietan botatzea.
  • Animaliek lepokoa izan beharko dute, liskarra izanez gero bereizi ahal izateko.
  • 14 urtetik beherakoek ezingo dutegune honetan sartu, bere ardura duen heldu batekin ez bada.
  • Txakur batek baino gehiagok aldi berean tresna bera ez erabili.
  • Beste erabiltzaile batzuekin ibilbide bat ezarri eta jarraitzen saiatu liskarrak ekiditeko.
  • Arriskutsuaizan daitekeen txakurrak ezingo du beste txakurrekin espazioa partekatu.
  • Gerta litezkeen edozein motatako kaleen legezko arduradunak animalien jabeak dira. Tresneria arduraz erabili.
  • Gune honetatik kanpo txakurrak lotuta joan beharko dira.

Albiste guztiak