pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ostiralean gosari osasungarria Olazabal institutuan
14
Ots
2024

Ostiralean gosari osasungarria Olazabal institutuan

Udalak emandako bertako produktu ekologikoekin

Datorren ostiralean, otsailak 16, Olazabal institutuko DBHko 1. mailako ikasleek gosari osasungarria izeneko programan hartuko dute parte. Haztegi ikastolako ikasleek berriz, azaroan hartu zuten parte.

 

Goizeko 8:15ean Legazpiko Osasun Zentroko arduradunarekin eta pediatriako erizainarekin elkartuko dira, eta produktu osasungarriak gosaltzea zein garrantzitsua den ikusiko dute: fruta osoa, zukuen ordez; esnekiak; zerealak, hobe integralak badira, etab….

Ondoren, udalak emandako bertako produktu ekologikoak gosalduko dituzte, baita institutuak emandako beste produktu batzuk ere: esnea, kakaoa eta olioa.

Legazpiko Udalak Bertatik Bertara ekimeneko honako produktuak eskainiko ditu: Legazpiko Makatza baserriko ogia, Urretxuko Agerre baserriko jogurtak eta Itsasoko Urkulegi baserriko intxaurrak. Aldi berean, Mari Carmen fruta dendan erositako sagar eta mandarina ekologikoak ere eskainiko ditu.

 

Legazpiko nerabeen eremu komunitarioan esku hartzeko programa

 

Gosari osasungarria Legazpiko nerabeen eremu komunitarioan esku hartzeko programaren baitan azken urteotan aurrera daramagun ekintzetako bat da. Besteak beste, nerabeen artean ohitura eta portaera osasungarriak sustatzea du helburu.

Programa aurrera eramateak sistemen arteko koordinazioa eskatzen du, eta Osasun Zentroa, ikastetxeak eta Udala inplikatzen dira jardueraren antolaketan.

 

Saia zaitez egunero oreka hori lortzen: plater osasungarria

 

Plater honek, elikadura osasungarria lortzeko egun batean hartu behar diren elikagai-taldeen proportzioa adierazten du. Horretarako, saiatu egunean jaten duzun guztiaren erdia frutak eta barazkiak izan daitezen, laurden bat karbohidratoak eta beste laurdena proteina osasungarriak.

 

Elikadura osasungarriari buruzko informazio gehiago

 

Albiste guztiak