pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko zuhaitzen kimaketa plana
13
Ots
2024

Legazpiko zuhaitzen kimaketa plana

Egin diren eta egingo diren lanen azalpen laburra

 

Legazpiko zuhaitzen kimaketa plana

Egin diren eta egingo diren lanen azalpen laburra

 

Herriko zuhaitzen multzoa eboluzionatzen duen eta, oro har, oreka bilatzen duen izaki bizia da. Zuhaitzak, naturan, berezko berrikuntza sistemak ditu orekari eusteko, baina hiri ingurunean, askotariko inpaktuak jasotzen ditu behin eta berriz, eta errazago hondatzen da.

Beharrezkoa da hiriko zuhaitzak berritzea, bai herritarren segurtasunerako eta bai zuhaitzen ongizaterako. Berritzeko premia hori betebehar bihurtzen da zuhaitzak urteetan zehar egoera onean mantentzea funtsezkoa denean. Beraz, hiriko zuhaizti osasuntsua lortzeko eta mantentzeko hainbat jarduketa planifikatzera eta egitera behartzen gaitu.

Arriskuak neurri onargarrietaraino murrizten saiatzen gara hiri zuhaizti funtzionala lortzeko, aniztasuna areagotuz. Horregatik, udalerriko kale bat konpondu behar denean, zuhaitzak aldatzeko unea ere izaten da, baldin eta haien osasun egoerak eta etorkizunak hala eskatzen badu.

Horren adibide bat da San Juan auzoa. Bi urte daramatzagu albo errodunen ordez udareondo apaingarriak landatzen, eta aurten osatu nahi da proiektua azken 5 unitateak ordeztuz. Gaur egun, udalerriko zuhaitz errodun asko oso egoera txarrean daude. Pixkanaka-pixkanaka kendu egin beharko lirateke eta zuhaitz osasuntsuak eta etorkizun onekoak landatu, modu askean.

 

Esan bezala, kale honetako albo gehienak egoera txarrean zeuden, batik bat kimaketen ondorioz adarrak irekitzen diren tokian, ura gelditzen bait da. Horrek arriskua sor lezake auto edo oinezkoengan.

Bikuñan ere berdina pasatzen da, bertan oso egoera txarrean dauden 4 albo ordezkatuko dira. Hauek zeuden tokia eraberrituko da, eta oinezkoentzako libre utziko da. Alboen ordezko zuhaitzak aldameneko belarditxoan jarriko dira, leku aproposagoa zuhaitzak osasuntsu hazi daitezen. Bestalde, herritarren hainbat galdera eta iradokizun jaso ditugu inausketaren inguruan. Gai honetan pertsona bakoitzak iritzi ezberdina izan dezake, horregatik, garrantzitsua da irizpide bateratu bat izatea; kasu honetan, Legazpiko Udalak Europako Inausketa Estandarra jarraitzen du. 

 

Aurtengo kimaketa kanpaina bukatzear da, San Juan auzoarekin emango zaio amaiera.

Hala ere, badaude egoera txarrean dauden zuhaitzak eta horiek ere aldatuko dira, hala nola, San Martin auzoan dauden bi albo eta alibustre bat, eta Laubide auzoan dagoeneko  iharturik aurkitzen den  magnolio bat ere.

 

 

Albiste guztiak