“Euskaraz barra-barra” identifikagarriaren zabalpenaren barruan Urola Garaia mailan, Nerea Ibarzabalek sortutako Ihes Gela (Scape Room-a) izango da Legazpiko Azoka eremuan (udaletxearen atzealdean) martxoaren 15etik 17ra, doan.
Asteburuan, guztira, 13 txanda.
Iraupena
- 40 minutu
Parte-hartzaile kopurua
- Gehienez, 5
Baldintzak
- 16 urtetik gora, euskara ulertu edota hitz egiteko gai izatea. Gurpildun aulkia behar dutenek ere irisgarritasuna bermatuta dute.
Egutegia eta ordutegia:
- Ostiralean: 17-00-21:00
- Larunbatean eta igandean: 10:00-14:00 / 17:00-21:00
Erreserbak
Txandak online erreserbatu behar dira,
Ahaztu estresa, ahaztu arazoak, ahaztu kezkatzen zaituen guztia… Zatoz 17. Logelara!