Ordurako Inauteri giroa piztuta izango bada ere, otsailaren 9an, ostirala, 17:00etan Lintx eta Katamaloen etorrerarekin emango zaie hasiera ofiziala Legazpiko Inauteriei.
Trapalata Txaranga izango dugu lagun etorrera ekitaldian, eguraldiak laguntzen badu Euskal Herria plazan egingo dena (bestela Azokan), eta plaza eta inguruak girotzen jarraituko du Txarangak 18:30ak arte.
19:00etan Alaitasuna Errondailako kideak aterako zaizkigu kalera, taldea jaio zen 60. Hamarkada gogora ekartzeko.
Hortik aurrerakoak norbere kontu!!!!