pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Madama Butterfly” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan
08
Ots
2024

“Madama Butterfly” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Otsailaren 14 eta 21ean, asteazkenak, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian. Bi zatitan eskariniko da

 

Giacomo Pucciniren Madama Butterfly operaren txanda izango da Otsailean. Lana bi zatitan eskainiko da Otsailaren 14 eta 21ean, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Areto nagusian, gaztelerazko azpidatziekin.

Hiru ekitalditan banatutako lan hau Giacomo Puccinik (1858.1924) idatzi zuen. Libretoaren egileak, Giuseppe Giacosa eta Luigi Illica izan ziren eta David Belascok idatzitako antzerki-lanean oinarritu ziren. Modu berean, Belascok idatzitakoa John L. Long idazleak idatzitako kontakizunean oinarritu zen.

1904ko otsailaren 17an eskaini zen lehen aldiz Milanen.

 

PERTSONAIAK:

 

Butterfly (Yasuko Hayashi)

Geisha japoniar gaztea

Sopranoaa

Suzuki (Hak-Nam Kim)

Butterflyren neskamea 

Mezzosoprano

B.F. Pinkerton (Peter Dvorsky)

E.E.B.B.ko Itsas Armadako Tenientea

Tenorea

Sharpless (Giorgio Zancanaro)

E.E.B.B. Kontsula Nagasakin

Barítonoa

Goro (Ernesto Gavazzi)

Ezkontzagina

Tenorrea

Yamadori (Arturo Testa)

Butterflyren ezkongaia

Barítonoa

Bonzo (Sergio Fontana)

Butterflyren osaba

Baxua

Kate Pinkerton (Anna Caterina Antonacci)

Pinkertonen emaztea 

Mezzosopranoa

Yakusidé (Claudio Giombi)

Butterflyren osaba

Baxua

 

Orquesta y Coro de Teatro Alla Scala (Milan)

Zuz.: Lorin Maazel.

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.

 

 

Albiste guztiak