Hona herriko eragile desberdinen ekimenez, osatu den Inauterietako egitaraua. Ziurrenik ez dira egun hauetako inauteri ospakizun bakarrak izango, eta ezta herrian Inauteri giroa jarriko duten talde eta eragile bakarrak ere.
Otsailak 8, osteguna: Doinua Musika Eskolako ikasleek Ostegun gizeneko Inauteri kalejira egingo dute 17:30etan Euskal Herria plazan amaituz.
Otsailak 9, ostirala: OSTIRAL INAUTE. LINTXEN ETORRERA
- 16:00etan: IKASTETXEEN MOZORRO DESFILEA
- 17:00etanLintx-en etorrera Euskal Herria plazan eta Legazpiko inauterien hasiera.Trapalata Txarangarekin.
- 19:00etan 60. Hamarkada Alaitasuna errondailarekin.
Mozorro libreen jaia izango da ostiralekoa.
Otsailak 10, larunbata: ZAPATUKO INAUTERIA LGAk antolatuta. Gaia: Rave.
Otsailak 11, igandea: IÑUDE ETA ARTZAINAK INAUTERI HERRI KONPARTSA:
- 11:00: Konpartsa Laubiden elkartuko da. Bertan entsaioa.
- 12:00: Konpartsa Laubidetik irtengo da.
Ibilbidea: Egialde (Laubide), San Inazio, Juanastegi, Bikuña Enea, Plazaola.
- 14:00: Bazkaria Aitxuri Jatetxean.
- 17:30: Arratsaldeko saioa.
Ibilbidea: Gernika Plaza, Kale Zaharra (Karibe Zaharra parean), Kale Nagusia (Karibe Berri eta Gurrutxaga parean), Euskal Herria plaza.
- 19:00: Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera, Euskal Herria plazan.