Anodino Teatroaren Obsoletus lanarekin jarriko dugu abian Latxartegi Aretoko antzerki denboraldia. Hilean antzerki saio bat egitea dugu helburu, maiatzera arte eta urritik abendura bitartean.
Otsailaren 17an, larunbata, 19:30ean hitzordua duzu antzerkiarekin Latxartegi Aretoan.
SINOPSIA
Lantegiaren istearekin sortutako protesta jendetsua, denborarekin guztiz ahulduta dago,
Ione eta Elias bakarik geratzen dira.
Baina Txarlik itxaropena dakar, hitzemateak lortu ditu, baldintza baar batekin: itxialdia berehala utzi behar dute.
Gaur egungo gizartean badu zentzurik borrokak edo zaharkita geratu da?
Agian aldarrikapenak izatea da obsoleto dagoena?
Lokarturiko Gandhi eta ustezko terroristei buruzko komedia.
Aktoreak: Aiora Sedano, Aitor Fernandino eta Juanjo Otero
Zuzendaria: Pako Revueltas.
Sarrerarik geratzen bada, otsailaren 17an, aretoko leihatilan jarriko dira 18:30etan.
Sarreren prezioa: 10€takoa izango da.