Sasietako Mankomunitateak kafe-kapsulak biltzeko seigarren edukiontzi bat jarri du Laubideko 16. ataritik gertu (igogailu publikoaren parean). Ekintza hau Udalak eskatuta aurrera eraman da, eta Laubideko eta Urtatzako etxebizitzetarako bilketa-zerbitzua indartzen du.
Edukiontzi hauek azaroan honako puntu hauetan instalatu ziren, eta bost hauei tipologia bereko beste bat gehitzen zaie:
- Aizkorri kalea 26, Irene Paredes kirol-guneko hormaren ondoan
- San Ignazio 26
- Santikutz 12, Ikastolaren aurrean
- Plazaola 9, Azokaren atzealdea
- San Juan 2, bidegurutzearen inguruan
Hemen kafe-kapsulak biltzeko gomendioak: kafe-kapsula "solteak" bota behar dira, eta aluminiozkoak eta plastikozkoak. Biak onartzen dira. Bestalde, konpostagarriak direnak "edukiontzi marroian" bota behar dira.
Kafe-kapsulak edukiontzira bota ondoren, prozesatu egingo dira. Kafe-hondarra ongarria egiteko erabiliko da, eta plastikoa eta aluminioa, edukiontziak edo hiri-altzariak egiteko. Horrela, birziklatzea eta ekonomia zirkularra sustatuko ditugu.