Datorren larunbatean, otsailak 3, Legazpiko Udalak ongietorri txiki bat egingo die 2023an jaiotako legazpiarrei eta haien familiei.
Eguerdiko 12:00etan elkartuko gara Agirre Etxeberrin eta bertan elkarrekin egon eta sorpresaren bat ere egongo da.
Ekitaldian Saioa Ivanka Zuaznabar izango dugu, dueluan dagoen amatxoa eta Esku Hutsik (haurdunaldiko eta jaiotza-inguruko dolu-elkartea, Euskadin eta Nafarroan)elkarteko kidea. Horrela, aurreko urtean edozein arrazoirengatik hil ziren haurrak dituzten familiak gonbidatu nahi ditugu, hauen asteak kontutan izan gabe, 2023an jaiotakoak; familia horiek ere beren lekua izango dute ekitaldian.