pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera dugu
27
Urt
2024

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera dugu

19:00etan Santikutz abesbatza

 

Aurtengoan ere ohiturari eutsiko zaio Legazpin, eta otsailaren 4an, igandea, Santikutz Abesbatza, kalez kale ibiliko da makilak eskuan, herriko auzo eta txokoetan barna, 19:00etatik aurrera.

 

Hona aurreikusi duten ibilbidea, eguraldiak laguntzen badie behintzat:

1.- Euskal Herria plaza, udaletxe atzealdea

2.- Plazaola kalea, erdi aldean.

3.- Saturnino Telleriako Errotondako arkupeetan-autobus geltokian.

4.- Kale Nagusia, farmazia parean.

5.- Kale Nagusia, Gurrutxaga eta Mendi artean.

6.- Euskal Herria plaza, udaletxe aurrean.

7.- Bikuña Plaza

8.- Domingo Agirre plaza

9.- Juanastegi erdi parean.

10.-Juanastegitik San Ignazioko aldapa eta Laubide aldera, Juanastegi 23 parean.

11.-Laubideko Haur parkea

12.-Laubiden, Maiatza eta Eroski artean

13.-Laubide, errotonda aldera dauden tabernen parean.

14.-Santikutz 20,22 eta 24ko atzealdeko plazan. Amaiera.

 

 

 

Albiste guztiak