Harreman osasuntsuak lagun arteanhitzaldia izango dugu datorren asteazkenean, urtarrilaren 31n, 18:15ean Kultur etxeko areto nagusian, Nerea Mendizabal, adituaren eskutik.
Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta haurren eta nerabeen gurasoei zuzendutakoa da.
Hitzaldia TREBA Gurasoak programaren barruan kokatzen da. Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak sustatuta, herriko ikastetxeekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan.
Saio honetan seme-alabek lagunen artean dituzten zailtasunetan gurasooi zein leku dagokigun hausnartuko dugu, izan ditzaketen gatazketan laguntzaile osasungarri bilakatzeko. Beraien liskarretan noiz eta nola esku hartu proposatzeaz gain, ideiak proposatuko dira helduon jarrera lagungarri eta oztopagarriak identifikatu, eta mingarriak diren jarrerak egin edo jaso ditzaketenerako.