pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

San Inazioko txakur-parkea hobetzeko lanak hastear
12
Urt
2024

San Inazioko txakur-parkea hobetzeko lanak hastear

Eremua itxiko da eta agility zirkuitu bat osatuko da

 
Udalak dituen datuen arabera, Legazpin gehien erabiltzen den txakur-parkea da San Inaziokoa. Horregatik, urtea hasi berritan hainbat hobekuntza egingo zaizkio. Lehengo eta behin, eremua hesi batekin itxiko da, txakurrak inguruko etxebizitza eraikinetara ez daitezen hurbildu eta aske jolas dezaten; nahiz eta, parkeak azalera handia izaten jarraituko duen.
 
Bestalde, eremu horren barruan txakurrentzako agility zirkuitu bat osatuko da hainbat elementurekin: zubiak, tunelak, salto egiteko oztopoak…  Zirkuitu horiek txakurrentzako hainbat onura dituzte, besteak beste, euren osasun fisiko zein mentala hobetzeko balio dute.
 
Lanak urtarrilaren 15ean hasiko dira eta 7-10 eguneko iraupena izatea espero da. Jarduketaren kostua 15.157,84 euro da.
 
Jarduketa honez gain, 2024. urtean San Inazio auzoan beste hainbat hobekuntza egingo ditu Udalak.

Albiste guztiak