pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urteko lehen Ikus-entzunezkoa, The Great, the Basque and you. Ura eta kultura banatzen
11
Urt
2024

Urteko lehen Ikus-entzunezkoa, The Great, the Basque and you. Ura eta kultura banatzen

Urtarrilaren 19an, ostirala, 19:00etan Kultur Etxeko areto nagusian

 

Ordubete irauten duen ikus-entzunezko hitzaldi hau hiru zatitan antolatzen da. Hasierako aurkezpen laburraren ondoren, bideo bat ikusiko dugu (30 min), Mikel Bringasek GDMBRn duen esperientzia erakusten eta BD egitera bultzatzen. Ondoren (25 min), egin ohi dizkioten galdera-erantzun nagusiak irudiz azalduko ditu, eta beste berri batzuk egitera animatuko du. Amaitzeko, geo-argazki jolas dibertigarri bat egingo dugu (5 min) bertaratutako guztiak parte hartuz.

 

Helburua bikoitza da: bizibidaiak sustatzea eta mugei buruzko hausnarketa iradokitzea.

 

Egilea: Mikel Bringas. Bizibidaia.

 

Gaztetatik bizikletaz bidaiatzen dut, eta egin dudan ibilbiderik ederrenetako bat Great Divide Mountain Bike Route (GDMBR) da. Munduko errepidez kanpoko ibilbiderik luzeena omen:  4.339 km eta 45.618 metroko igoera (Everest zazpi aldiz!), mota guztietako pista eta bideetatik. Pedalei eragiteko ordu guzti horietan denbora asko dago gogoetarako. Nire kasuan sortu dudan ibilbidearen jatorria izan zen, Basque Divide (BD).
 
GDMBRtik aurrera joan ahala, nire familiak eta lagunek zera esaten zidaten: "A ze ibilbide gogorra egiten ari zaren!". Nire egoa zapuztu zen helmugara iritsita, nik baino kilometro gehiago egin zituzten hainbeste pertsona aurkitzean, eta ez oporretan bizikletaz, bizitza arriskuan jarriz baizik.
 
GDMBRk ur-banalerro bat hartzen du erreferentziatzat; BDak kultura-banalerro bat oinarri du. GDMBRk eta BDk beren sinbolismoan antzeko bi lekutan dute hasiera eta amaiera. GDMBR Kanadako Banff hirian hasten da, Kanadako Mendi Harritsuen Parkeen multzo naturalaren ondoan, Gizateriaren Ondarea izendatua. Zaindu beharreko ondasuna. GDMBR EEBB eta Mexikoren arteko mugan amaitzen da. Bertan munduko "legez kanpoko gurutzatze" kopuru handiena dago eta horren ondorioz 250 migratzaile hiltzen dira batez beste urtero. Konpondu beharreko arazoa.
 
BD San Martin Harrian hasten da, non urtero Hiru Behien Zerga ospatzen den. Europako indarreko itunik zaharrena da, Interes Kultural Immaterialeko Ondasun izendatua. Zaindu beharreko ondasuna.
 
Pirinioetako euskal muga, historikoki, euskal kulturaren gune banatzailea izan da. Gaur egun, kultura-banatzaile izaten jarraitzen du, batez ere Afrika eta Europaren artean. BDaren amaiera Avenida zubian dago; leku hori lotsagarria izan da Europa osoarentzat eta defendatzen omen dituen balioentzat. Frantziak ia hiru urtez itxita izan duen espazioa da, eta aldi horretan hamar migratzaile hil ziren Bidasoa inguruan, muga zeharkatzen saiatzean. 
 
Konpondu beharreko arazoa.

 

 

 

Albiste guztiak