Herritarren beharrak, nahiak eta ideiak ezagutzeko eta 2024ko aurrekontuak zehazterakoan legazpiarren iritzia kontuan hartzeko, irailetik urrira bitartean Legazpin entzute prozesu bat aurrera eraman zen, bertan 176 iradokizun bildu zirelarik. Horiek guztiak aztertuta, abenduaren 10erako herritarrek erantzuna jaso zuten.
Prozesu honetan parte hartu zuten herritar guztien artean 100€ko bost baleen zozketa aurrera eraman zen urtarrilaren 8an eta gaur eguerdian, urtarrilak 10, sariak banatu dira. Irabazleak ondorengoak izan dira:
- Antonio Alonso
- Felisa Gil
- Felix Pinillos
- Leire Jimenez
- Janire Larrañaga
Prozesu honekin jarraituz, iradokizunak sailkatu eta multzokatu egin dira (horietako batzuk behin baino gehiagotan errepikatzen ziren), eta zerrenda bat osatu da horien jarraipena egin ahal izateko. Mila esker parte hartu duzuen guztiei!