Ehun urte betetzen dira gaur Chillida jaio zenetik. Eduardo Chillida 60. hamarkadan etorri zen Legazpira eta Patricio Etxeberria ezagutu ostean, herriko lantegian eta bertako langileen laguntzaz artelan ugariei bizia eman zieten, hauen artean Haizearen Orrazia zegoelarik.
Mendeurrena ospatzeko ekintza desberdinak antolatuko dira nonahi etaLegazpin ere ospakizun honekin bat egin nahi dugu. Horrela, herritarrekin eta herriko eragile desberdinekin lan talde bat osatu da eta 2024ko otsailetik hasi eta 2025ko apirila bitartean ekintza eta ekitaldi desberdinak prestatzeko lanean hasi dira dagoeneko, egitaraua hemendik 15 egunetara aurkeztuko dutelarik.
Chillida Lantokira bisitak, ikastetxe eta familientzako arte tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, zinea, emanaldi eta ikuskizunak ere ez dira faltako.