Urtarrilaren 17ko Katiuska zarzuelaren emanaldiarekin hasiko da urtea Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan. Saio bakarrean eskainiko da Kultur Etxeko Areto Nagusian, 18:30ean hasita.
Bi ekitalditako opereta, prosan eta bertsotan egina. Pablo Sorozabal maisuak egin zuen musika eta libretoaren egileak Emilio Gonzalez del Castillo eta Manuel Marti Alonso dira. Bartzelonako Victoria antzokian eskaini zen lehenengo aldiz 1931ko urtarrilaren 27an.
PERTSONAIAK:
Katiuska |
Errusiako familia inperialetik bizirik atera den bakarra eta Pedro Stakof maite duena |
Sopranoa |
Olga |
Boniren emaztegai pinpirina a |
Tiple komikoa |
Pedro Stakof |
Sobieteko komisarioa eta Katiuska maite duena a |
Baritonoa |
Sergio printzea |
|
Tenorea |
Bruno Brunovich |
Tsarraren armadako koronela |
Baxua |
Boni |
Ostalaria |
Tenore komikoa |
Amadeo Pich |
Galtzerdi saltzailea |
Aktore abeslaria |
Tatiana |
Boniren izeba |
Tiple komikoa |
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.