pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

E28, LGTBIQ+ pertsonen askapenaren nazioarteko eguna
04
Uzt
2023

E28, LGTBIQ+ pertsonen askapenaren nazioarteko eguna

Gizarte Zentroko fatxadako harrotasun banderaren aurkako erasoa

 
Legazpiko udalak LGTBIQ pertsonek jasaten duten diskriminazioa gaitzetsi nahi du eta konpromisoa berretsi sexu-orientazio eta genero-identitatearen ondoriozko aurreiritzien aurka borrokatzeko. Izan ere, pertsona guztientzako eskubide guztiak bermatzeko erantzukizuna dugu, eta zaindu behar dugu LGTBIQ bezalako kolektibo zaurgarrienek eskubide horiek izatea.
 
Arrazoi horiengatik aste osoan zehar udaletxeko fatxada ostadarraren kolorez argitu da eta “Legazpin, SEXU ASKAPENAREN ALDE!” leloa duten banderak honako bost udal eraikinetan jarri dira: udaletxeko balkoi nagusian, kiroldegian, Kultur Etxean, Gizarte-zentroan eta Euskaltegian. 
 
Astelehen goizean, erditik zatitua agertu da Gizarte-zentroko bandera. Legazpiko udalak gaitzetsi egiten ditu bai ekintza hau bai beste edozein eraso homofobo. Udalak, pertsonen bizitzaren, askatasunaren, duintasunaren eta herritartasun osoaren aurkako indarkeria mota guztiak erauzteko konpromisoa du.

Albiste guztiak