pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agorreko Santikutzak: Irailak 8, 9, 10 eta 17
02
Uzt
2023

Agorreko Santikutzak: Irailak 8, 9, 10 eta 17

Sukaldari lehiaketan parte hartzeko izen ematea abuztuaren 31a baino lehen Udaletxean

 
Hasi gara Agorreko Santikutz jaiak prestatzen eta aurten irailaren 8, 9 eta 10ean izango dira, Urretxuko jaietako asteburu nagusiarekin bat ez egiteko, eta Korostiagako igoera irailaren 17an. Ohi bezala larunbatean, irailaren 9an, 11:00etatik aurrera egingo da Sukaldari lehiaketaren 39. edizioa. Lehiaketan herriko elkarte, talde edo lagun bikoteek parte har dezakete, eta izen ematea Abuztuaren 31a baino lehen egin beharko da Udaletxeko Harrera Zerbitzuan. Izena emandakoen artean erabakiko da zein plater prestatuko dugun aurtengoan, abuztuaren 31n, osteguna, 18:00etan Kultur Etxean egingo den bileran.
 
Egitaraua lotzeko lan taldearen hurrengo bilera, uztailaren 6an, osteguna, 18:30ean egingo da Kultur Etxean.

Albiste guztiak