pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ekaineko asmakizunaren erantzuna: aldaparik
01
Uzt
2023

Ekaineko asmakizunaren erantzuna: aldaparik

Aurten esaera zaharrei eman diegu lekua urteko egutegian lehiaketarako, esaera zaharrak ezagutzera emateko eta erabilera sustatzeko

 

GOGOKO TOKIAN, ALDAPARIK EZ!

 

Hainbat egoeratan erabiltzen den esaera zaharra da hau. Garbi adierazten du, hitz gutxitan, motibazioak duen indarra. Barru barrutik sortzen den indarra da motibazioa, eta horrek laguntzen digu aurrera egiten, baita bidea aldapatsua denean ere. 
Norberaren kontua da, ordea, motibazioa edo barruko indar hori sentitzea; batentzat motibagarria dena, bestearentzat interesik gabekoa izan daiteke, eta gaur motibagarria dena bihar ez. Guregan dago, beraz; norberaren barrukoa behar du izan, luzaroan iraun eta emaitza onak izan ditzagun. 
Barruko indar hori piztuta, bestalde, nekez geraraziko gaituzte. Izan ere, nor bere ametsekin lotzeak eragiten du indar hori: zaletasunekin, beharrekin, asmoekin eta nahiekin. Gainera, horrek laguntzen digu bizitzari berari zentzua ematen. Piztu barruko indar hori eta eutsi! Gogoan izan GOGOKO TOKIAN ALDAPARIK EZ!
 
Bertso eskolako Oihane Gurrutxagak bota du ekaineko bertsoa, eta bertsoa erabili du azalpen berri bat emateko adibide gisa. Orain arteko azalpenei esker, zortziko txikia, zortziko handia, hamarrekoa eta oinak zer diren ikasi dugu. Oraingoan, hankaz gora bota digu Oihanek hori guztia. Izan ere, bertso irregularrak sortzen dira zenbaitetan txapelketetan zein txapelketetatik kanpo. Horrelakoetan oinak orain arte azaldutakoan baino lerro gehiagotan izan daitezke, eta bertsoen silaba kopurua ere ez da derrigorrez, hamarrekoa edo zortzikoa izan behar, puntu gehiagokoak izaten dira eta errima ere desberdin osatzen da. Horietarako, ordea, musika egokia erabili beharra dute bertsolariek, eta horren adibide bat eman digu Oihanek abestutako bertsoan bertsoan. 
 

Albiste guztiak