pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udalekuak, Gazte Oporraldiak eta Gazte-auzolandegiak

Izenematea apirilaren 12ra bitartean zabalik

Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak haur, nerabe eta gazteentzat hainbat programa prestatu ditu adinaren arabera:
 
7-13 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendutako Foru Aldundiko Udalekuak abian dira!!
 
Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 7-8 urte; 9-11 urte; 12-13 urte.
 
7 eta 10 egun bitarteko jarduerak, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hainbat tokitan.
 
Zozketan parte hartzeko izena emateko epea:  apirilaren 4tik 12ra
 
14-17 urte arteko nerabeei zuzendutako Foru Aldundiko Gazte Oporraldiak programa ere abian da.
 
Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 14-15 urte, 16-17 urte eta 14-17 urte.
 
7 eta 10-12 egun bitarteko jarduerak dira, toki ezberdinetan: Araba, Gipuzkoa, Avila, Caceres, Guadalajara, Madrid, Menorca, Valencia eta Tarragona.
 
Zozketan parte hartzeko izena emateko epea:  apirilaren 4tik 12ra
 
18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta, Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gazte-auzolandegiak programa 'Jar zaitez abian' lelopean ate joka dugu.
 
Apirilaren 6tik 12ra bitartean aurre-inskripzioaegin dezakezu Internet bidez. Ongi irakurri eman beharreko urratsak
 
Legazpiko Gazteentzako Informazio Bulegoa
 
ORDUTEGIA
► Astelehenetik ostiralera ◄
11.00-13.00 / 16.00-18.00
 

Albiste guztiak