pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kursaal Eskura Egitasmoa: Helsinkiko Orkestra Filarmonikoa
04
Api
2016

Kursaal Eskura Egitasmoa: Helsinkiko Orkestra Filarmonikoa

Maiatzak 10, asteartea, 20:00etan. Kursaal Auditorioan

Doako autobusa egongo da Legazpitik eta gazteentzako eskaintza berezia.
 
SARRERAK NOLA EROSI
Interesdunek Kursaal Elkargunearen web orrian erosi beharko dute kontzerturako sarrera:
www.kursaal.eus
Sarrerak: 49 / 39 / 32 / 26 / 12 € 
 
AUTOBUSA NOLA ERRESERBATU
Behin sarrera erosita, interesdunek autobuserako tokia erreserbatu beharko dute honako hauen bidez:
Legazpi: 943 737 202 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Autobusa honako tokietatik abiatuko da Kursaalera:
Legazpi:Saturnino Telleria errotondan (18:15)
 
GAZTEAK ETA LANGABETUAK: “Ordu gaztea
Langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek 3 euroan erosi ahal izango dituzte sarrerak. Horretarako ezinbestekoa izango da sarrera erreserbatzea (autobuseko tokia bezalaxe), norberaren udalerriak hartarako prestatu duen telefono zenbakira deituz. 
 
ORQUESTA FILARMÓNICA DE HELSINKI 
Susanna Malkki, zuzendaria
Simon Trpceski, pianoa
Romanza para cuerdas, J. Sibelius
Concierto para piano nº3, S. Prokofiev
Sinfonía nº 5, J. Sibelius
 
Oso nekez izaten dugu Finlandiako musikariek interpretturiko musika finlandiarraz gozatzeko aukera. Sibeliusen musika bere bikaintasun osoan adituko da Kursaalen, Prokofieven 3. Kontzertu birutosoaren ondoan.
 
 
Doako autobuserako  eta ordu gazterako izena emateko epea:
APIRILAREN 28ra arte

Albiste guztiak