pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urola Garaian industria-jarduerari jarraipena ematearen aldeko defentsa bateratua
23
Mar
2016

Urola Garaian industria-jarduerari jarraipena ematearen aldeko defentsa bateratua

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta lau Udalek

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Urola Garaiko lau Udalek bat egin dute eskualdeko industria-enplegua manten dadin.
Atzo, 2016ko martxoaren 22an, bilera deitu zuen Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko sailburuak. Bilera horretan, Urola Garaiko lau alkateez gain honakoek hartu zuten parte: Javier Zarraonandia Industria Saileko sailburuordeak, Alejandro  Lopez Industria Garapenerako zuzendariak eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako Diputatu andreak.
Euskal erakundeok ez dugu Arcelor Mittal enpresaren itxiera partziala onartzen, altzairuaren sektorearen berregituraketak Euskadiko lantokiei SOILIK eragin dielako eta multinazionalak beste era batera jokatu dezakeelako. 
Hori dela eta, atzoko bileran industria-jarduerari jarraipena ematearen aldeko defentsa bateratua egitea erabaki genuen, modu horretan Urola Garaian industria-enplegua mantentzea lor dadin. Akordio horren helburua, orain dela astebete Arcelor Mittal enpresak iragarri zuen erabakia atzera botatzea eta leheneratzea da.
Beraz, enpresak eta langileek onartuko duten alternatiba bat bilatu behar da eta lan horretan bat egin behar dugu erakundeok, dagozkigun eskumenen arabera.
 

Albiste guztiak