Herri Mailako Pilota Txapelketako final aurretik azken urteetan egin den Herri Bazkariak aurtengoan apirilaren 30ean egingo da eta berrikuntzak dakartza.
Saniko koadrilak ohiko menua prestatuko du aurtengoan (paella, oilasko errea eta gazta), eta edaria ere izango dute salgai, eta lortutako dirua Saharan burutuko den “Desertuko Oasiak” proiektura bideratuko da. Apirilaren erdialdera jarriko dira salgai txartelak.
Ohi bezala, nahi duenak bere bazkaria ere eraman dezake, baina jaietan ere gure elkartasuna adieraztera animatu nahi zaituztegu.