Legazpiko Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du, gaur goizean Bruselan gertatutako atentatuen aurrean; izan ere, aireportuan eta hiriburuko erdiguneko metroan hainbat leherketa izan dira, eta hildako eta zauritu ugari eragin dituzte. Legazpiko Udalak erabateko irmotasunaz gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei.
Legazpiko Udalak bat egiten du Lehendakariaren deiarekin eta 5 minutuko elkarretaratze isila deitzen dugu, bihar, martxoak 23 (asteazkena), 12:00etan, udaletxeen aurrean.
Legazpiko Udaletik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Bruselako hiriari eta Belgikako herritarrei, une latz hauetan.