Donostia 2016 ekimenak 2016 bidea proiektua aurkeztu berria du. Igandero, martxoaren 27tik urriaren 30era, 2016 bidea proiektuak Euskal Herri guztia zeharkatuko du, gidatutako 32 mendi-etapa eta 100 ekintza kultural baino gehiago dituen ibilbide batekin. Hori da 2016 bidearen apustua, mendizaletasuna eta kultura bezalako bi diziplina uztartzea, alegia. Proiektuarekin bat egitera eta parte-hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Lehen 4 etapetan izena emateko epea zabalik dago honezkero.
2016 BIDEA FACEBOOK-EN
Azken albisteak, oharrak, etapen irudiak...
EMAN IZENA!
Parte-hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, eta gehienez ere 150 parte-hartzaile egongo dira etapa bakoitzean. Izena ematearen kostua 7* eurokoa da pertsonako. Ikasleek, jubilatuek eta DSSinnovako parte-hartzaileek % 20ko deskontua izango dute; langabetuek % 50koa. Joan-etorriko autobus-zerbitzua eta istripu-asegurua barne hartzen ditu kuota horrek. Leku hauetan eman dezakete izena parte hartu nahi dutenek:
• Alderdi Ederreko Donostia 2016ren Infopuntuan
• Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan
• Etapa bakoitzeko laguntzailea den erakundearen bulegoetan.
*Prezioan kudeaketa-gastuak ez daude sartuta.
Informazio gehiago: