Irakurketa Erraza, ardura bereziarekin landutako liburuak eta dokumentuak eskeintzeko modu bat da, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek irakurri eta ulertu ahal dezaten.
Irakurtzeko zailtasunak dituztenak dira:
• Aldi baterako zailtasunak (inmigrazioa, irakurketan berandu hasi direnak, eskolatze urriakoak, ikasteko arazoak dituztenak…)
• Zailtasun iraunkorrak (ezgaitasun intelektuala dutenak…)
Legazpin irakurketa erraza bultzatzeko hainbat ekimen egingo dira martxoa eta apirilean: erakusketa, hitzaldia eta ikastaroa.Ikastaroan izena emateko telefono honetara deituta 943737202, Legazpiko Udal Liburutegiaren posta elektronikoaren bidez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo internet bidez formulario hau beteta egin daiteke.