pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Protestatzeko elkarretaratzea EBk sinatu duen aurreakordioaren aurka
17
Mar
2016

Protestatzeko elkarretaratzea EBk sinatu duen aurreakordioaren aurka

Siriako gerratik ihesik joan diren errefuxiatuak Turkiara bidaltzeko

Protestatzeko elkarretaratzea, Siriako gerratik ihesik joan diren errefuxiatuak Turkiara bidaltzeko Europar Batasunak sinatu duen aurreakordioaren aurka

 

Legazpiko Udaleko Bozeramaileen batzordeak Adierazpen Instituzional bat onartu zuen 2015eko irailaren 23an errefuxiatuei elkartasuna azalduz.
 
Horregatik, pertsona horiek guztiak eta, batik bat, emakume eta adin txikikoak jasaten ari diren giza eskubideen urraketa larria salatu behar dugu. Nazioarteko eskubidearen, Europar Batasunaren eskubide beraren, Genevako Konbentzioaren eta Giza Eskubideen Adierazpenaren erabateko urraketa da.
 
Gizarte larrialdietako egoera horren aurrean ezinbestekoa da, inoiz baino gehiago, Europar Batasunaren sorreraren balioak eta printzipioak errebindikatzea: justizia, elkartasuna eta erantzukizuna.
 
Beste behin ere, Europako erakundeei eta Espainiako Gobernuari konponbideak jar ditzatela eskatzen diegu eta, epe luzera, egoera horri amaiera eman diezaiotela erregutzen diegu.
 
Horregatik, Legazpiko Udalak dei egiten die legazpiar guztiei bihar, ostirala, arratsaldeko 19:00etan udaletxearen aurrean egingo den 15 minutuko elkarretaratzean parte har dezaten.
 

Albiste guztiak